2030 Agenda euskal erakundeetan ezartzeko Gida Praktikoa

Eusko Jaurlaritzaren Gizarte Trantsiziorako eta 2030 Agendarako Idazkaritza Nagusiak Gida bat argitaratu berri du, euskal erakundeek 2030 Agenda ezartzeko erreferente bat izan dezaten.

Gida hau hainbat sektoretako 17 euskal erakunderekin lankidetzan garatu da: Geoparque Costa Vasca; UNICEF País Vasco; UNESCO Etxea; AUREN; Bolton Food-Grupo Conservas Garavilla; TECNALIA; ELIKA; ACLIMA; UPV/EHU; Ihobe; Ingurugela; TUBACEX; EDE Fundazioa; BASQUEPRO Elkargoak; Basqueteam; A&B Laboratorios de Biotecnología eta TKNIKA.

Ikuspegi desberdinetatik egindako ekarpenari esker, 2030 Agenda euskal erakundeetara eramateko moduari buruzko ikuspuntu zabala eta zeharkakoa islatu da Gidan. Haren erabilera bateragarria da argitaratutako beste gida batzuekin, baina berezitasun bat du: Garapen Jasangarriko Helburuak eta horien helmugak Euskadiko errealitatera gerturatzea, bertako adibideekin; gidak, gainera, parte hartzen duten erakundeen jardunbide egokiak jasotzen ditu.