2021eko apirila
Prestakuntza 2030 Agendan eta GJHetan Gasteizko Udaleko langileei
2021eko martxotik ekainera bitartean, prestakuntza- eta sentsibilizazio-saioak egin ditugu Gasteizko Udaleko sail guztietako 400 pertsona ingururentzat.
Saioen helburua izan da udal langileak prestatzea eta sentsibilizatzea 2030 Agendaren eta Garapen Jasangarriko Helburuen testuinguruari buruz, GJH bakoitzean tokiko eremutik lantzen diren gaiak ezagutzea eta beren egunerokoan Helburuei nola laguntzen dieten hausnartzea.
Parte-hartze handiko saioek gogoeta ugari eskaini dituzte, 2030 Agendaren zeharkako izaera eta tokiko gobernuek, kasu honetan, Gasteizko Udalak, helburu horiek “aurkitzeko” eta, gainera, herritarrengana hurbiltzeko duten gaitasuna indartzeko.
Prestakuntza-prozesu honen azken helburua “eginez eta praktikan jarriz ikastea”da.



