Ekintzarako hamarkada bat
Garapen Iraunkorreko Helburuak eta Parisko Akordioa betetzeko lan egiten dugu
Pertsonak eta planeta erdigunean
Ez baitago garapen iraunkorra eta klimaren aldeko ekintza ulertzeko beste modurik
Komunitate jasangarriak eta klimatikoki neutroak
Hau da gure jardueraren eta proiektuen norabidea

Lantaldea ezagutu

ainhoa gea

IRAUNKORTASUNA – 2030 AGENDAREN ARDURADUNA

Ainhoa Gea Industri-Ingeniaria da, eta Ingurumen-Ingeniaritzan Masterra dauka. 25 urte baina gehiagoz egon da aholkularitza munduan, zehazki, bertako iraunkortasunaren arloan, bide berriak eraiki eta baliabide metodologikoak sortuz. Egun, bereziki 2030 Agendaren arloan dago espezializatuta.

ana lópez

ENERGIA ETA ALDAKETA KLIMATIKOKO ARDURADUNA

Ana López Nekazal-Ingeniaria da, eta Ingurumena eta Landa-Garapenaren Plangintzan Masterra dauka. 15 urte daramazki aldaketa klimatikoaren aholkularitzako arlo desberdinetan lan eginez, egokitzapena zein arintzearekin loturik.

ane etxaniz

IRAUNKORTASUNA ETA ALDAKETA KLIMATIKOKO TEKNIKARIA

Ane Etxaniz Ingurumen Zientzietan graduatua da, Master Europearra dauka Hiri Garapen Iraunkorrean. Aholkularitza munduan esperientzia dauka, tokiko iraunkortasunean, hondakinen kudeaketa, eta ingurumen-hezkuntza eta komunikazioan.

2030 Agendarekin konpromisoa

ADOSen, 2030 Agendaren espirituarekin bat egiten dugu. Argi dugu 2030 Agenda eta Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH) gure estrategiaren eta eguneroko jardunaren oinarri izan behar direla. Horregatik, konpromiso hauek hartzen ditugu:

  • Gure JARDUERAren, BARNE-KUDEAKETAren eta GIZARTEArekiko konpromisoaren bidez GJHei egiten diegun ekarpena bermatuko duen estrategia bat lantzea.
  • Garapen Jasangarrirako Helburuei egiten diegun ekarpena neurtzea eta aldizka argitaratzea.
  • Gure aliantzak eta lankidetzak mantendu, indartu eta zabaltzea, GJHen gaineko eragina biderkatze aldera.


Gure JARDUERA eremuaren arabera, gure fokua batez ere ondorengo helburuetara bideratuta dago: 7 Energia eskuragarria eta ez-kutsagarria; 11 Hiri eta komunitate jasangarriak; 12 Ekoizpen eta Kontsumo arduratsua; eta 13 Klimaren aldeko Ekintza, Parisko Akordioarekin bat datorrena.

Erakunde gisa, bai KUDEAKETAri dagokionez, bai inguratzen gaituen GIZARTEAn dugun eraginari dagokionez, honako gai hauek hartzen ditugu kontuan: ongizatea, bizitza osoko prestakuntza, genero-berdintasuna, lan duina, hizkuntza- eta kultura-aniztasuna, bakea, justizia eta gardentasuna.

Aliantzak

Gure espezializazio-esparruak osatu eta zerbitzu integrala eskaintzeko hainbat erakunderekin elkarlanean jarduten dugu, aliantza estrategiko egonkorren bidez.

Lan-arloak

Gure lana 2030 Agendak eta Parisko Hitzarmenak markatzen du, datorren hamarkadarako testuingurua finkatu eta gizarteak jarraitu beharreko helburu amankomuna gidatzen dutelarik. Gure jarduera garapen-eredu zehatz batera bideratzen dugu, pertsonen arteko berdintasuna, planeta zaintzea eta guztion oparotasuna ziurtatzea bermatuz, inor atzean utzi gabe eta maila guztietan bidezko trantsizioa bultzatuz.