2030 AGENDA ETA GJH-EI BURUZKO FORMAZIOA EMATEA GASTEIZKO UDALEKO LANGILEEI

2021eko martxotik ekainera bitartean, Gasteizko Udaleko langileei prestakuntza- eta sentsibilizazio-saioak ematen ari gara, guztira sail guztietako 400 partaide izango direlarik.

Saioen helburua udal-langileak 2030 Agenda eta Garapen Jasangarriko Helburuen testuinguruari buruz prestatu eta sentsibilizatzea da, GJH bakoitzaren inguruan toki-eremutik zer gai jorratzen diren ezagutzea eta haien egunerokotasunean helburuei nola laguntzen dieten hausnartzea.

Izaera parte-hartzailedun saio hauek, hausnarketa eta gogoeta ugari eskaintzen ari dira. Modu honetan, 2030 Agendaren zeharkako izaera indartu eta herritarrengana hurbiltzen da, tokiko gobernuek, kasu honetan Gasteizko Udalak, helburu horiek “lokalizatzeko” prozesuan lagunduz.

Formazio-prozesu honen azken helburua “eginez eta praktikan jarriz ikastea” da.