ALIANTZAK, GJH-AK LORTZEKO EZINBESTEKO ELEMENTUA: GIRONAKO JARDUNALDIAREN OSTEKO GOGOETAK

Abenduaren 10ean, Gironako Foru Aldundiak antolatutako “2030 Agenda eta Garapen Jasangarriko Helburuak tokiko mailan jorratzeko II. Jardunaldia“-ren baitako “Aliantzak, GJHak lortzeko ezinbesteko elementua” mahai-inguruan parte hartzeko aukera izan genuen.

Mahai-ingurua, Jordi López Buijs Diputazioko Garapen Iraunkorreko teknikariak moderatu zuen eta hainbat esparru eta sektoretatik GJH lortzeko aliantzen botereari buruzko gogoetak partekatu genituen hainbat partaiderekin: Joaquim Salvi Mas Gironako Unibertsitateko errektorea, Anna Barnadas López Acció Climàtica, Alimentació i Agenda Rural sailetik, Joan Roca Fontané El Celler de Can Roca jatetxeko sukaldaria eta Nazio Batuen Garapeneko Programaren asmo oneko enbaxadorea; eta Albert Carbonell Quer, Éxit Klusterreko eta Mifas Taldeko presidentea.

Eztabaida benetan aberasgarria eta zabala izan zen, Agenda 2030ek eskaintzen digun “hizkuntza komunaren” ideia indartzen lagundu zuena. Ziur asko, 2030 Agenda da Garapen Iraunkorraren aldeko lehen tresna, non eragile, erakunde eta sektore guztiek hizkuntza bera hitz egiten dugun; eta erakunde bakoitzarentzat erronkak desberdinak diren arren, ibilbide-orria eta lortu nahi diren helburuak lerrokatuta ditugun. Sektore eta esparru ezberdinetako piezak elkartzean, puzzle bat sortzen dela ikusten dugu, sektore guztien ahaleginarekin osatzen dena. Kasu batzuetan ahalegina hezkuntzan oinarritzen da, beste batzuetan klimaren aldeko ekintzan, edo lan duin eta integratzailean, baina kasu guztietan amankomuna dena aliantzen garrantzia da, eta 2030 Agendak horiek sortzeko eskaintzen duen aukera handia. Garapen iraunkorrarekin konprometitutako erakunde guztien ahalegina lagungarri izango da, zalantzarik gabe, 2030 urtera iritsi eta atzera begiratzean, balantze kolektiboa egin eta aurrerapenak eta lorpenak behatzeko, inor atzean utzi gabe.

Esperientzia guztiz aberasgarria izateaz gain, jaso gintuzten adeitasunagatik, jardunaldiaren giroagatik, bidaia eta Gironako hiriaren edertasunagatik, jardunaldi honi esker, eguneroko erritmoa pixka bat jaitsarazi zigun, eta norabide berean lan egiten duten eragile eta erakunde guztiak nolabaiteko perspektibarekin ikustea ahalbidetu zigun. Energia positibo honekin jarraituko dugu lanean, Nazio Batuen helburuak lortzeko gure aletxoa ematen saiatuz eta eragile desberdinekin lan egiteak ematen digun ikuspegiari balioa emanez, beti ere, aliantzen boterea bistatik galdu gabe.