EUROPAR BATZORDEAREN GJH-EN JARRAIPENA NERUTZEKO ESKUALDE-ADIERAZLEEI BURUZKO TXOSTENAREN AURKEZPENA

2021eko ekainaren 16an, Europako Batzordearen Joint Research Centerrek (JRC) “GJHen lokalizazioa Europan: toki- eta eskualde-adierazleak eta maila anitzeko gobernantza” bilera birtuala antolatu zuen, Europa, Asia eta Latinoamerikako 100 parte-hartzaile baino gehiago bildu zituena.

Alessandro Rainoldi JRCko Unitateko buruak eman zion hasiera saioari, eta Urban 2030 proiektuaren esparruan egindako hiru txosten espezifiko aurkeztu zituen, Garapen Jasangarrirako Helburuak eta Agenda 2030 lokalizatzeko eta horien jarraipena egiteko prozesuan dauden Europako toki- eta eskualde-gobernuen esperientziei buruzkoak.

Besteak beste, ADOSek egindako txostena aurkeztu genuen, “Garapen Jasangarriko Helburuetarako eskualde-adierazleak. Euskadi, Nafarroa eta Flandriako kasuetan oinarritutako analisia“. Bertan, Europako GJHen jarraipena egiteko eskualde-adierazleen panel bat proposatzen dugu, aztertutako hiru kasuetan oinarrituta. Honez gain, beste bi txosten aurkeztu ziren ere, bata Europako Tokiko Txostenetan 2016 eta 2021. Urteetan tokiko adierazleen erabilera aztertzen duena; eta, bestea, Euskal Autonomia Erkidegoko GJHen ekosistemaren azterketa, GJH eta maila anitzeko gobernantzaren lokalizazioan zentratzen dena.

Eztabaida irekia Alice Siragusak (JRC) moderatu zuen, eta nazioarteko hiru adituren (Geir Graff, Inmaculada Herrador eta Agnieszka Widuto) ekarpenez baliatu zen. Adituek beraien iruzkinak eta hausnarketak plazaratu zituzten borondatezko tokiko ebaluazioen balioari buruz, European Handbook  metodologiaren sendotasunari buruz, eta adierazleen hautaketari eta garrantziari buruz.

Markku Markkulak, EBko Eskualdeetako Lantaldeko presidenteordeak, amaitu du ekitaldia. GJHak aplikatzearen garrantzia eta eskualde gehiagotara modu estrategiko eta eraginkorrean iristeko beharra azpimarratu zituen. Halaber, JRCko tresnak eta baliabideak erabiltzea aholkatu zuen, GJHei buruzko azken txostenak barne, egungo eta etorkizuneko ekimenak indartzeko baliatuz.

Ekitaldiaren aurkezpenak eta grabazioa esteka honetan daude eskuragarri: https://knowledge4policy.ec.europa.eu/event/localisation-sdgs-europe-local-regional-indicators-multilevel-governance_en