NOR GARA
Garapen jasangarri eta klima-aldaketaren arloan aholkularitza espezializatua eskaintzen duen enpresa bat gara. Lan-taldeko kideek jarduera profesional zabala izateaz gain aholkularitzaren inguruko ikuspegi bera partekatzen dugu.
Lan-taldea ezagutu
ainhoa gea
ZUZENDARIA
Ainhoa Gea Industri-Ingeniaria da, eta Ingurumen-Ingeniaritzan Masterra dauka. 25 urte baina gehiagoz egon da aholkularitza munduan, zehazki, bertako iraunkortasunaren arloan, bide berriak eraiki eta baliabide metodologikoak sortuz. Egun, bereziki 2030 Agendaren arloan eta ekintza klimatikoan dago espezializatuta.
marta iturriza
KLIMA-ALDAKETA ARLOKO ARDURADUNA
Marta Iturriza Klima Aldaketaren erresilientzian doktorea da, Ingeniaritza Mekanikoan graduatua, Produkzioaren Kudeaketan Masterrarekin. Aholkularitza munduan esperientzia dauka, klima-aldaketa aritzen eta egokitzen, tokiko iraunkortasunean, trantsizio ekologikoa, ekonomia zirkularrera eta hezkuntza eta prestakuntzarako aditua da.
ane etxaniz
IRAUNKORTASUN ARLOKO ARDURADUNA
Ane Etxaniz Ingurumen Zientzietan graduatua da, Master Europearra dauka Hiri Garapen Iraunkorrean. Aholkularitza munduan esperientzia dauka, tokiko iraunkortasunean, azken urteotan 2030 Agendan eta GJH-en inguruan, ekintza klimatikoan, ingurumen-komunikazioan eta herritarren parte-hartzean.
2030 Agendarekin konpromisoa
ADOSen, 2030 Agendaren espirituarekin bat egiten dugu. Argi dugu 2030 Agenda eta Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH) gure estrategiaren eta eguneroko jardunaren oinarri izan behar direla. Horregatik, konpromiso hauek hartzen ditugu:
- Gure JARDUERAren, BARNE-KUDEAKETAren eta GIZARTEArekiko konpromisoaren bidez GJHei egiten diegun ekarpena bermatuko duen estrategia bat lantzea.
- Garapen Jasangarrirako Helburuei egiten diegun ekarpena neurtzea eta aldizka argitaratzea.
- Gure aliantzak eta lankidetzak mantendu, indartu eta zabaltzea, GJHen gaineko eragina biderkatze aldera.
Gure JARDUERA eremuaren arabera, gure fokua batez ere ondorengo helburuetara bideratuta dago: 7 Energia eskuragarria eta ez-kutsagarria; 11 Hiri eta komunitate jasangarriak; 12 Ekoizpen eta Kontsumo arduratsua; eta 13 Klimaren aldeko Ekintza, Parisko Akordioarekin bat datorrena.
Erakunde gisa, bai KUDEAKETAri dagokionez, bai inguratzen gaituen GIZARTEAn dugun eraginari dagokionez, honako gai hauek hartzen ditugu kontuan: ongizatea, bizitza osoko prestakuntza, genero-berdintasuna, lan duina, hizkuntza- eta kultura-aniztasuna, bakea, justizia eta gardentasuna.