GARAPEN JASANGARRIA ETA 2030 AGENDA

Erakunde desberdinei laguntzen diegu 17 Garapen Jasangarriko Helburuek finkatutako xedeak lortu ahal izateko plan eta estrategien diseinu eta kudeaketan, sektoriak zein integraletan.

Herri eta Lurraldeak

Udalerriei, lurraldeei eta eskualdeei beren ikuspegi estrategikoa 2030 Agendarekin lerrokatzen, eta datozen urteetako norabidea finkatuko duten 2030 Agenda plan transbertsalak eta parte-hartzaileak garatzen laguntzen diegu.

Administrazio Publikoa

Maila guztietako erakunde publikoei 2030 Agendaren araberako plan estrategikoak egiten lagundu, formakuntza eskaini eta barne-koordinaziorako egiturak dinamizatzen laguntzen diegu.

Bestelako Erakundeak

Erakunde mota desberdinak gidatzen ditugu beren plan estrategikoetan 2030 Agenda txertatzen, ematen dituzten aurrerapausoen neurketa burutzen eta Garapen Jasangarriko Helburuei egiten dieten ekarpena aztertzen.