KLIMA ALDAKETA ETA GENERO IKUSPEGIA. BA AL DAGO LOTURARIK?

Klima-aldaketa urgentziaz aurre egin beharreko erronka globala da. Gainera, administrazioko maila ezberdinek arazo honi aurre egiteko duten premia proportzionala da: zenbat eta eskala handiagoa, orduan eta premia handiagoa. Baina politika publikoen urgentziak ez ditu alde batera utzi behar berezko diren gaiak, larrialdia eta lehentasunaren arteko aldea ezartzen dutenak eta, zalantzarik gabe, gizateriaren erronka handiei hurbiletik begiratzearen garrantzia agerian uzten dutenak.

Planeta osoari eragiten dio klima-aldaketak, baina haren eragina modu desberdinean banatzen da. Herrialde txiroenak, eta arazo honen sorreran erantzukizun gutxiago dutenek, pairatzen dute eraginik handiena. Hain zuzen, korrelazio zuzena dago klima-aldaketaren inpaktuak gehien jasaten dituzten eta pobrezia-indize handienak dituzten zonaldeen artean.

Gainera, egoera ahulenean dauden pertsonak dira eragin horiek zuzenago pairatzen dituztenak, eta, mundu mailako pobreziaren feminizazioa kontutan izanda, emakumeak dira eraginak gehien jasaten dituztenak (munduan pobreak diren hamar pertsonatik zazpi emakumeak dira).

Klima-aldaketa aztertzerakoan genero-ikuspegitik begiratzea funtsezkoa da, arazoa arintzeko ez ezik, emakume eta gizonen errealitate ezberdinak kontuan hartzen dituzten konponbideak eta ekintza-esparru berriak bilatzeko ere.

ADOS Sostenibilidad y Clima-tik, aliantzen bidez lan egitearen aldeko apustua egiten dugu beti, erronka berriak birpentsatzera eta birplanteatzera bultzatzen gaituztenak. Klima-aldaketari dagokionez, kausen eta ondorioen ikuspegi intersekzionala izateak aukera ematen du arazo global hau hainbat begiradatik aztertzeko, eta ondorioz, hurbileko irtenbide asko bilatzeko. Aliantzen eta ikuspuntu aberasgarrien bide horretan, EDE Fundazioarekin egin dugu topo, klima-aldaketa genero-ikuspegitik azter daitekeela ulertzen lagunduz. Ikusi dugunez, klima-aldaketaren kausak nork eragiten dituen, horren ondorioak gehien nork pairatzen dituen eta erabaki estrategikoak nork hartzen dituen aztertzerakoan, genero-ikuspegia ezin da bigarren maila batean geratu; izan ere, irtenbideak topatzeko gakoa binomio horren arteko erlazioa kontuan hartzean egon daitezke.

Aurten, 2023an, arlo honetan Euskadiko hainbat erakundeekin lan egiteko zortea eta aukera izan dugu, hala nola Ihoberekin eta Emakunderekin, bi ikuspegiak gurutzatu eta bereizi ezin direna argi geratu delarik.

Gainera,, Asteklimaren astean Hernaniko udalerrira eraman ahal izan genuen eztabaida hau, sektore desberdineko emakumeak mahai-inguru batean elkartuz: lehen sektorea, hezkuntza esparrua, mugimendu herritarrak eta ikuspegi feministadun hirigintza.

Azterketa horren emaitzak tokiko errealitatera hurbiltzea dagokigu orain, eta urtea bukatzeko, 18 erakunde partaiderekin proiektu pilotu batei ekin diogu, non hiriburuak, udalerri txikiak eta eskualdeko erakundeak parte hartzen duten.