KLIMA ETA ENERGIARI BURUZKO TOKIKO PLANEN GIDA EUSKAL UDALERRIENTZAT

Joan den martxoan, EAEko udalerrietarako Klima eta Energia Tokiko Planen Gidaren zirriborroa aurkezteko eta baliozkotzeko tailerra burutu zen. 20 udal eta eskualde-erakunde baino gehiagok parte hartu zuten tailer honetan, Ihobek eta EVEk antolatu eta ADOS eta INERGY aholkularitzek dinamizatu zuten.

Saioak zirriborroaren testua baliozkotzeko eta ekarpenak bildu eta integratzeko balio izan zuen, bai eta udalerrien eta eskualdeko erakundeen arteko topagune bat izateko ere, esperientziak, hautemandako zailtasunak eta klima- eta energia-planak egiteko prozesuak bideratzeko modu desberdinak partekatzeko.

Gida Life Urban Klima 2050 proiektuaren barruan dago, eta udalerriei eta eskualdeei esparru metodologiko argia eta zehatza emateko asmoz egin da, eskura dauden baliabideak eta tresnak balioetsiz, indarrean dagoen eta etorkizunean izango den araudi-esparruaren arabera. Laster argitaratuko da www.udalsarea2030.eus webgunean eta http://urbanklima2050.eu/es/ helbidean.