Zalantzarik gabe, urte berezia izan da aurtengoa, eta udalerri eta eskualde-erakunde askorentzat, Garapen Jasangarriko Helburuetan duten eginkizunari buruz hausnartzeko unea izan da. Saio horietako askotan parte hartzeko eta laguntzeko aukera izan dugu, 50 udalerri baino gehiagotan.
Gipuzkoako udalerrietan, Eusko Jaurlaritzak bultzatutako 2030 Gure Udal Agenda zerbitzuaren bidez, gogoeta aberasgarriak ikusi ditugu udalerriek hurrengo hamarkadan helburuak lortzen laguntzeko duten eginkizunari buruz. Esparru desberdinetan lan egiten duten udal-langileen arteko eztabaida aberasgarriak eman dira, teknikari eta politikarien artekoak, hala nola ongizatean, berdintasunean, ingurumenean, garapen ekonomikoan, kultura eta euskararen sustapenean lanean dihardutenak. Honela, 2030 Agenda partaidetzarako eta gobernantza trasnbertsalerako eredu posible gisa ikusi da.
Honez gain, Udalsarea 2030 Sareko Lan-Talde batekin egon gara lanean, 30 bat udalekin saioak gidatuz eta partekatuz. Erakunde desberdinek hartu dute parte Lan-Talde honetan, besteak beste, Gasteizko, Zarauzko, Sestaoko edo Oñatiko udalek edota Iraurgi Berritzen Garapen Agentziak edo Uribe Kostako Mankomunitateak.
Oraindik bidea egiteko badago ere, saio hauetatik atera dugun ideia nagusia da Tokiko Agenda 2030 aukera handi gisa ikusten dela udalerrietan: dagoeneko dituzten aktibo guztiei balioa emango dion gobernantza-eredu berri gisa, eta herritarren bertako-eragileen inplikazioa izango duen zeharkako eredu garden bati bide emango diona.